Gizartea -
Europar Batasuneko txostena
Kokainak eta heroinak behera egin dute, droga berriak bultzatuta
Europan 1,4 milioi pertsonak "arazoak" dauzkate drogekin. Heroina da drogomenpetasunagatik laguntza eskatzen dutenen % 50aren droga.
Erredakzioa
Europar Batasunaren (EB) arabera, heroinaren eta kokainaren kontsumoa egonkortu edo murriztu ere egin da Europan, baina droga sintekikoek, aldiz, gora egin dute eta horiek kontrolpean hartzea zailagoa da.
Horiexek dira Drogen eta Toxikomanien Europako Behatokiaren (OEDT) 2012ko txostenaren ondorioak. Txostena Lisboan aurkeztu dute, behatokiaren egoitzan, eta kokainaren "ospea" behera egiten ari dela antzeman dute, baita heroinaren epe luzeko kontsumoak ere.
Txostena egiteko EBko 27 kideen estatistikak erabili dituzte, 2010. urtekoak, eta Kroaziakoak, Turkiakoak eta Norbegiakoak ere. Heroinak eta kokainak "Europan kalte gehien eragiten duten drogak" izaten jarraitzen dutela azpimarratu dute, baina baikor izateko arrazoiak daude.
Behatokiaren arabera, Europan 1,4 milioi pertsonak "arazoak" dauzkate drogekin. Heroina da drogomenpetasunagatik laguntza eskatzen dutenen % 50aren droga.
Kokaina: bigarren drogarik erabiliena
Kokainari dagokionez, Europan kontsumitzaile gehien dituen bigarren droga da. Behatokiaren arabera, "goi mailako erabilerarekin lotzen zuen ospea galtzen egon daiteke".
Datuen arabera, 500 milioiko Europarren artean 15,5 milioik kokaina probatu dute, 4 milioik azken urtean erabili dute, eta, 1,5 miliok azken hilabetean hartu dute.
Kanabisa: erabiliena Kanabisaren kasuan, drogarik erabiliena izaten jarraitzen du, baina "kontsumoa egonkor mantentzen da, eta zenbait herritan, gainera, behera egin du".
Kanabisa 80 milioi europar inguruk probatu dute. Azken urtean, aldiz, 23 milioik erabili dute, eta azken hilabetean, 12 milioik.