Gizartea -

Sabotajea

AHTaren lanetako makinak eta ibilgailuak saboteatu dituzte Hernanin

Hernaniko Osinaga auzoko lanetan, hondeatzeko makina bat, hiru kamioi eta bulldozer bat saboteatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanetako hondeatzaile bat, bulldozer bat eta hiru kamioi saboteatu dituzte Hernanin, enpresak salatu duenaren arabera.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Hernaniko Osinaga auzoan egiten ari diren lanetan dauden hondeatzaile baten eta hiru kamioiren erregai gordailuetan burdinazko txirbilak sartu dituzte. Gainera, enpresa bereko bulldozer bati  kableak moztu dizkiotela salatu dute.

Enpresako langileek goizean ikusi dute gertatutakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea