Gizartea -
Kaleratzeak
Barne ministroa: 'Etxegabetzeetan Poliziak legea betearaziko du'
Jorge Fernandez Diaz ministroaren hitzetan, etxegabetze kasuetan Poliziak legea bete eta betearaziko du, ''zalantzarik gabe''.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa ziur da, ''zalantzarik gabe'', etxegabetze kasuen aurrean Poliziak legea bete eta betearaziko duela, ''agintaritza judizialaren agindupean''.
Hala esan die kazetariei, SUP Poliziaren Sindikatu Bateratuak egindako adierazpenen ondoren. Poliziaren batek etxegabetzeetan parte hartzeari uko egiten badio, sindikatu horrek lagundu egingo diola iragarri zuen igandean, eta, beharrezkoa bada, arlo juridikoan ere laguntza eskainiko diola adierazi duen. Ernek ere etxegabetzeetara joaten ez diren ertzainak babestu egingo dituela jakitera eman du gaur bertan.
Horren aurrean, Fernandez Diaz ministroak esan du Poliziaren (Nazionala zein autonomiko eta lokala) eta Guardia Zibilaren helburua ''legea betetzea eta betaraztea'' dela, eta, ildo horretan ministroak ez du zalantzarik hori berau egingo dutela.
''Beste kontu bat da egungo egoera eragiten ari diren baldintzak aldatzea, Gobernuak eta PSOEk egin nahi duten moduan'', gaineratu du.