Gizartea -

Radio Euskadin

Etxegabetzeak ekiditeko legea aldatzeko eskatu dute Sordok eta Casadok

Amaia Egaña UGT sindikatuko kidea zen eta idazkari orokorrak etxegabetze gehiago egotea saihesteko "lehenbailehen legea aldatzeko" eskatu du.

Unai Sordo eta Damaso Casado. EFE
Unai Sordo eta Damaso Casado.
Unai Sordo eta Damaso Casado. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Damaso Casado UGT-Euskadiko idazkari orokorrak legedia "lehenbailehen" aldatzeko eskatu die buruzagi politikoei etxegabetzeen arazoa saihesteko.

Amaia Egaña UGTko kidea zen eta Casadok Radio Euskadin adierazi duenez, emakumearen heriotzaren ostean deituriko mobilizazioa arrakastatsua izan da, milaka lagun "haserre" kalera atera zirelako. Halaber, "epaileak legedia kritikatu zuelako" poza azaldu du Casadok.

Epaileek etxegabetzeen arazoaren aurrean izaten ari diren jarrerak "politikan aldaketa" eragiten ari direla nabarmendu du. Horren harira, buruzagi politikoei "etxegabetze gehiago ez egiteko lege bat egiteko" eskatu die.

Unai Sordo CCOOeko idazkari orokorrak ere erakundeei esku hartzeko eta "bankuen lobbyari aurre egiteko" eskatu die.

Barakaldoko bizilagunaren heriotza "eguneroko dramaren isla da" eta Espainian osoan, egunero "ehunka" gertatzen ari direla azpimarratu du. "Lehenago esku hartu beharko zuketen", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea