Gizartea -

Etxe kaleratzeak

'Etxegabetzeak familien heriotza zibila dira', abokatu baten arabera

Valentziako Abokatuen Eskolako dekanoak legedia aldatzeko eta banketxeen ardurak areagotzeko eskatu du.

Etxegabetzeen aurkako manifestazioa, Barakaldon. EITB
Etxegabetzeen aurkako manifestazioa, Barakaldon.
Etxegabetzeen aurkako manifestazioa, Barakaldon. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Utzarazpenak edo etxegabetzeak familien heriotza zibila direla uste du Mariano Duran Valentziako Abokatuen Eskolako dekanoak, eta horregatik, lehenbailehen legedia aldatzea eta banketxeen ardura areagotzea eskatu du.

Efe agentziari egindako elkarrizketa batean, tasa judizialen legea "basakeria" dela esan du, eta egungo egoera "denen ardura" dela uste du, baita herritarrena ere, izan ere, zor handiak euren gain hartzea onartu dutela (gehienetan entitateak bultzatuta) esan du.

Hala ere, ardura horren zatirik handiena politikarien geldotasuna eta krisi garai aurretik bankuek etxebizitzen tasazioei emandako balio altuegia dela uste du. Gainera, maileguak arinegi eman zituztela kritikatu du.

Bankuek ez dutela "aukera askorik" onartu du, baina herritarren egoera oraindik okerragoa dela nabarmendu du, hipotekak ordaindu ezinik daudelako.

"Egun, hipotekak ordaindu ezinagatik gertatzen diren etxegabetzeak familien heriotza zibila dira, etxerik gabe gelditzeaz gain, dituzten diru-sarrera txikietatik zati bat bahitzen zaielako ordainketarekin jarraitzeko; bizi osoan zehar luzatzen den egoera da gainera", kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea