Gizartea -
Tragedia Barakaldon
Kaleratzeen kontrako 'moratoriak' eskatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Justizia sailburuak "neurriak hartzea" eskatu du eta, zehaztu duenez, "hartuko diren guztiak ez dira nahikoak izango jende asko bizi ari den egoera dramatikoa eta muturrekoa delako".
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak kaleratzeak moratorien bidez geldiarazteko eskatu du, egoera horien kontrako larrialdizko neurriak Gorteetan abiatu arte.
Bilbon egindako prentsaurreko batean, Mendiak Amaia Egaña Barakaldon bere buruaz beste egin duen emakumearen gertaeragatik "hunkituta" dagoela adierazi du. Egañak bere etxebizitzaren leihotik jausi egin du kaleratzera zihoazenean.
Justizia sailburuak "neurriak hartzea" eskatu du eta, zehaztu duenez, "hartuko diren guztiak ez dira nahikoak izango jende askok duen egoera dramatikoa eta muturrekoa delako".
Gainera, bankuei "egoera horiekin sentsibilitatez joka dezatela" eskatu die.
PPk eta PSOEk etxegabetzeen kontra Gorteetan abiatuko dituzten Lege Dekretua edo Lege Proiektuaren inguruan, Mendiak esan du "itun horren bidez zabaltzen diren bideen aurrean, egoera horiek geldituko dituzten moratoriak" eskatu behar direla.
"Eta, bitartean, saia gaitezen bitartekaritza lanak modu egokian egiten, barkaezina litzatekeelako bi hilabete inguru barru, legedia aldatzean, euren etxeetan egon ahal izango diren pertsonak gaur kaleratzea", gaineratu du.