Gizartea -

Tragedia Barakaldon

Kaleratzeek eragindako heriotzak

Barakaldokoa azken asteetan kaleratzeen dramak eragindako azken heriotza izan da. Duela bi aste inguru gizon batek ere bere buruaz beste egin zuen, Granadan, kaleratzera zihoazela.

Kaleratzeek eragindako heriotzak. Irudia: EFE
Kaleratzeek eragindako heriotzak
Kaleratzeek eragindako heriotzak. Irudia: EFE

I.G.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaleratzeak areagotuz doaz krisialdia gordintzen den heinean eta, azken honekin, bi dira etxebizitzen gabetzeekin zuzenean lotuta dauden heriotzak.

Urriaren 25ean, gizonezko batek -53 urte zituen horrek ere- bere buruaz beste egin zuen La Chanan, Granadan, etxebizitzatik kaleratzera zihoazela. Gertakari horrek zeharo hunkitu zuen gizartea.

Egun bat geroago, beste gizonezko batek bere etxebizitzako balkoitik behera salto egin zuen Burjassoten, Valentzian. Batzorde judizial batek etxea kendu behar zion.

Apirilean, emakume bat bere buruaz beste egiten saiatu zen Donostian, bere etxearen desjabetzea gertatu behar zen unean. Amarako etxe bateko maizterra kaleratzera joandako notario eta abokatuak konortea galduta aurkitu zuten. Emakumeak ohar bat utzi zuen, etxegabetuz gero bere buruaz beste egingo zuela esaten zuen oharran, eta ondoren pilula ugari hartu zituen.

Zoritxarrez, gaur, ostirala, emakume batek bere buruaz beste egin du Barakaldon leihotik jauzi eginda, etxebizitza kenduko ziotenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea