Gizartea -
Konstituzionalaren epaia
Gotzainek ezkontza homosexuala 'bidegabekoa' dela ohartarazi dute
Gotzainek komunikatu bat publikatu dute Eliza Katolikoaren doktrina birgogoratuz, eta epaiaren terminoak ezagutaraztean balorazio berriak egiteko prest daudela adierazi dute.
Erredakzioa
“Konstituzionala den ala ez alde batera utzita”, ezkontzaren espainiar legeria “guztiz bidegabekoa” dela uste du Espainiako Apezpiku Batzarrak. Auzitegi Konstituzionalak ezkontza homosexualak baimendu ostean, eta familia eta instituzioa babesteko asmoz, legearen premiazko aldaketa bat behar dela adierazi dute gotzainek.
Gotzainek komunikatu bat publikatu dute Eliza Katolikoaren doktrina birgogoratuz, eta epaiaren terminoak ezagutaraztean balorazio berriak egiteko prest daudela adierazi dute.
“Ezkontzen direnek senar-emazte bezala izendatuak izateko eskubidea defendatzen dugu. Umeek etorkizuneko senar-emazte bezala hezteko eta aita eta ama bat izateko eskubidea defendatzen dugu. Gaur egun ez da eskubide horietako bat ere ez bermatzen”, gaineratu dute.
“Maria Txit Santuak familiak zaindu ditzala”
Dena den, auzitegien epaien inguruko balorazioak egitea beren konpetentziakoa ez dela gogorarazi dute, “baina legeen inguruko etika eta justizia bermatzeko betebeharra daukagu”."Maria Txit Santuak familiak zaindu eta agintarien gainean eragin dezala", dio komunikatuak bukaeran.