Bi lagun atxilotu dituzte Donostian, borroka batean gazte bati zauri larriak egitea egotzita
27 eta 32 urteko bi gizon atxilotu dituzte goizaldean Donostian, gazte bat larri zauritu izana egotzita. Biktima osasun zentro batera eraman behar izan dute, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
04:30ean jazo da borrokaldia, dantzaleku baten kanpoaldean. Ertzaintzak abisua jaso du, eta "argitu gabe dauden arrazoiak tarteko" hasitako borroka gelditzen saiatu da bertara iritsitakoan.
Orduan jabetu dira borrokan parte hartu zuen gazteetako batek zauri larriak zituela, eta hasiera batean tokian bertan artatu badute ere, osasun zentro batera eraman behar izan dute.
Ertzaintzak, bestalde, bi gazte identifikatu ditu. Biek ala biek kolpe arinen bat zuten, eta horietako batek zauritu du biktima.
Hori horrela, identifikatutako bi gizonak atxilotu dituzte, lesio delituak egotzita, eta beharrezko eginbideak betetakoan eramango dituzte epailearen aurrera.
Albiste gehiago gizartea
Adimen artifizialak itzulpenaren mundua astindu du
Adimen artifizialak itzulpenaren mundua irauli eta ofizioa prekarizatu du. Gaur egun, kopia baten prezioan ordaintzen zaie itzultzaileei euren lana, ez sortzaileei bezala. Profesionalek uste dute teknologiak ez dituela pertsonak erabat ordezkatuko, baina lan egiteko modua aldatuko duela.
Zaintza arloko langileak zerbitzuen eredu publikoa eskatzeko mobilizatu dira Gasteizen
Mobilizazioa Gasteizko Bilbo plazatik abiatu da, "Kalitatezko euskal zaintza eredu baten bidean, publifikazioa!" lelopean.
"Sententziak zapore gazi-gozoa uzten digu"
Aitzol Asla Kabiezesko osasun-zentroko erizainaren biktimen abokatuak adierazi duenez, kaltetutako 400 adingabeen familiek ez dute epaiaren aurkako helegiterik aurkeztuko, baina iragarri dute Osakidetzari erantzukizunak eskatzen jarraituko dutela.
'Santa Maria' ontziaren erreplika Donostiara iritsi da
Ontzia urriaren 8tik 19ra bitartean bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 19:30era. 200 tonako itsasontzia da, 28,30 metroko luzera, 7,96 metroko zabalera eta 3,49 metroko puntala dituena. Makila nagusiaren altuera ia 25 metrokoa da, flotazio-marratik goialderaino.
Bilboko metroaren energia, Bilbobusen elikagarri
Bilbobuseko autobus elektrikoak Bilboko metroaren energiaz baliatzen dira gauean kargatzeko. Bilboko metroaren potentzia Bilbobuseko kotxetegietara eramaten dute, hurbilen dagoen azpiestaziorainoko konexio baten bidez, eta energia 14 karga-puntutan banatzen da. Proeiktuari esker, orain arte, 426 tona CO2 aurreztu dira.
Dagoeneko 17 dira Bernedoko udalekuaren kontra aurkeztutako salaketak, Zupiriaren arabera
Segurtasun sailburuak azaldu duenez, gehienak exhibizionismo eta derrigortze delituekin lotutakoak dira, baina badago sexu-erasoekin zerikusia eduki lezakeen salaketaren bat.
Absolbitu egin dute Santurtzin 400 adingabe txertorik gabe utzi zituen erizaina, asaldura psikologikoa duela iritzita
Bizkaiko Auzitegiak zigorraren ordez segurtasun-neurriak ezarri dizkio: kanpoko tratamendu medikoa eta erizaintzan lan egitea debekatzea, eta 20.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio Osakidetzari.
Istripua izan da A-8an, eta Max Center parean auto-ilarak eratu dira, Irunerako noranzkoan
Hainbat ibilgailuk talka egin dute A-8 autobideko 124. kilometroan (BI-10), Max Center parean. Ezkerreko erreia itxita dago eta auto-ilara luzeak daude Irunerako noranzkoan.
Lau hildako Madrilen, eraikin bat behera etorrita
Madrilgo erdigunean lau izarreko hotel egiteko zaharberritzen ari diren eraikin baten barruko forjatuan erori zen.
“Online bideojoko hauen diseinua baliatuz, pedofiloek haurrak hurbiltzea lortzen dute”
Pediatrek ohartarazi dute hainbat bideojoko haur eta nerabeentzako arriskutsuak direla; online jolastekoak, batik bat. Ezagunena Roblox da, munduan 380 milioi erabiltzaile baino gehiago baititu. Telmo Lazkano hezkuntza eta osasun digitalean adituak horrelako plataformek nola funtzionatzen duten kontatu du.