Gizartea -

UPV/EHU

Iñaki Goirizelaiak berriz errektore izateko hautagaitza aurkeztu du

Errektoreak aitortu duenez, hautagaitza gehiago egotea gustatuko litzaioke, “oso ona” baita proiektu eta aukera ezberdinak kontrastatzea.

Iñaki Goirizelaia. Argazkia: EITB
Iñaki Goirizelaiak berriz errektore izateko hautagaitza aurkeztu du

01:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak karguan jarraitzeko hautagaitza aurkeztu du ostegun honetan.

Abenduaren 4ko hauteskundeei begira bere hautagaitza aurkeztea erabaki du, errektore izaten jarraitzeko ilusioa duelako. Unibertsitatea euskal gizartearen garapena lortzeko eta kohesioa bultzatzeko gehien egiten duen proiektua instituzionala da, Goirizelaiaren iritziz. “Proiektu eta talde ona daukagu”, gaineratu du.

Iñaki Goirizelaiaren hautagaitza 7 gizonek eta 6 emakumek osatzen dute, eta talde horretako kide dira, besteak beste, Carmelo Garitaonandia, Javier Gil eta Amaia Maseda egungo errektoreordeak. Goirizelaiak taldearen aurkezpenean adierazi duenez, unibertsitatea da euskal gizartearen etorkizuna, eta baita berau aldatzeko motorra ere.

Lan-taldean aldaketa asko izan direla jakinarazi du Goirizelaia errektoreak, “gaur egungo taldean kudeaketan ibilbide luzea egin, eta irakasletzara itzultzeko beharra zuten lagunak zeudelako”:

Ostegun honetan itxiko da EHUko errektore izateko hautagaitza aurkezteko epea, eta, momentuz, Goirizelaia da hautagai bakarra. Errektoreak aitortu duenez, hautagaitza gehiago egotea gustatuko litzaioke: “oso ona izango litzateke eta proiektu eta aukera ezberdinak kontrastatzea”.

Azaroaren 12an itxiko da hautagaitzak aurkezteko epea, eta hauteskunde kanpaina hasiko da. Posta elektroniko bidez botoa emateko aukera izango dute boto-emaileek azaroaren 19tik 26ra bitartean, eta hauteskunde eguna abenduaren 4an izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea