Le Scouarnec zirujauak bere "erantzukizuna" onartu du 299 biktimari egindako bortxaketetan eta abusuetan
Joel Le Scouarnec zirujauak, 299 biktimari (horietako asko adingabeak ziren) bortxaketak eta sexu-abusuak egiteagatik epaitua, bere "erantzukizuna" onartu du gaur.
"Egin dudan triskantza nire erantzukizuna da, ez nire ingurukoena", aitortu du akusatuak, Vannes hirian (Bretainia) bere aurka egiten ari diren epaiketan egindako lehen deklarazioan.
Bere bizitzari buruz eta leporatzen dizkioten delituak egitera zerk bultzatu zuen azaltzeko testigantzan aitortu duenez, "inoiz" ez du umetan eta gaztetan bere portaera azal dezakeen ezer aurkitu. "Ez dut batere oroitzapenik ezeren biktima izan nintekeenik. Inola ere ez", onartu du.
Dagoeneko 74 urteko Le Scouarneci 2020an 15 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten beste delitu sexual batzuengatik —lau adingabe bortxatu eta abusuak egitea; horietako bi, bere ilobak—. Gaur akusatuak bere bizitzaren errepasoa egin du, eta haurtzarora itzuli.
Akusatuaren aitak berak abusuak egin zizkion bilobari, baina Le Scouarnec ez zen horretaz jabetu atxilotu zuten arte, eta gaur azaldu du: "Nire aitak nire semeari egin ziona nik haur askori egin diet".
Deklarazio horretan, lehen aldiz aitortu du bizilagun batzuen sei urteko alaba bortxatu zuela, 2020an zigortu zuten kasuetako bat, nahiz eta orain arte ukatu egiten zuen bortxaketa.
"Bi bizitza nituen: familiako bizitza, soziala eta profesionala, eta denbora luzean izan nuen pederasta baten bizimodua. Haur-pornografiaren menpeko nintzen. Abusuak eta bortxaketak bata bestearen atzetik gertatzen ziren", gogorarazi du.
Bestalde, Aude Buresi Morbihango Auzitegiko presidenteak eta akusazio partikularretako hainbat abokatuk emaztearen isiltasunaren gainean egindako galderen aurrean memoria hutsuneak dituela argudiatu du Le Scouarnecek. Kirurgialariaren emaztea 2023ra arte ez zen dibortziatu, arlo ekonomikoan haren aldeko banantze-akordioa lortuta.
Joan den asteko deklarazioan, emazte ohiak ukatu egin zuen medikuak egindako delituak ezagutu eta isildu izana, nahiz eta kontrakoa adierazten duten testigantzak izan.
Epaiketa honetan Le Scouarneci leporatzen zaizkion delituek, batez ere, koaderno batzuetan idatzitakoa dute oinarri. Koaderno horietan, egunero, anestesiaren eraginpean zeuden pazienteen aurkako ekintzak kontatzen zituen akusatuak.
Ikerketa zuzendu zuen poliziak, Sylvain Boissinotek, adierazi zuen akusatuak atxilotu ondoren aitortu zuela koaderno horietan idatzitako guztia egin egin zuela.
Albiste gehiago gizartea
Beloradoko moja ohiek Mario Iceta artzapezpikuaren aurka jarritako salaketa artxibatu dute
Erabaki horrek bat egiten du Beloradoko monasterioko moja ohien utzarazpena aldi baterako geldiaraztearekin. Erlijiosoek errekurtsoa jarri duten arren, Artzapezpikutzak eskatu du utzaraztea behin-behinean exekutatzeko, eta gogorarazi du lau kasutan bertan behera geratu dela neurria.
Adituen txosten baten arabera, "gaintentsioaren kateatutako erorikoak" izan ziren itzalaldiaren arrazoia
Elektrizitatea Garraiatzeko Sareen Kudeatzaileen Europako Sareak (Entso-E) apirilaren 28ko gertakariak zerrendatzen dituen txosten bat aurkeztu du. Egun hartan gertatutakoa "erabat berria dela Europan" zehaztu du eta ez du uste energia berriztagarrien ekoizpenak sortu zuenik.
Getariako atun gorriaren haztegian gizendutako lehen aleak portura eraman dituzte
Gezi moduko lantza bat erabili dute atun horien estresa txikitu eta haragia ahalik eta gozoena izan dadin. Atun gorriak portura eraman dituzte, eta bertan pisatu, neurtu eta aztertu dituzte. Orain, proiektua fase berri batean sartuko da.
Dagoeneko 12 familiak jarri dute salaketa Bernedoko kanpalekua dela eta
Sexu-askatasunaren aurkako aurreko lau salaketei beste zortzi gehitu zaizkie orain, EITBk jakin ahal izan duenez. Halaber, ikerketa judiziala hasteko aurretiazko eginbideak ireki dituzte berriki.
70 talde feministak baino gehiagok eta LGTBIQ+ taldeak Bernedoko udalekuen aurkako "lintxamendu kanpaina" salatu dute
"Ultraeskuinak" eta "puritanismoak" sexu- eta genero-disidentzia adingabeei egindako erasoekin lotu nahi izatea kritikatu dute.
Auto-ilara luzeak sortu dira A-8 autobidean, Malmasinen, Donostiarako noranzkoan
Hiru ibilgailuren arteko istripua izan da tunelaren barruan, eta errei bat itxi dute.
Xabiertxok, 100 urte: "Uste dut gaur egungo hezkuntzak garai hartako ekosistema euskaltzale hori behar duela"
Duela 100 urte argitaratu zuen Ixaka Lopez Mendizabal tolosarrak Xabiertxo, haurrei euskaraz irakurtzen irakasteko liburua. Haritz Azurmendi Jakin Fundazioko kidea aritu da mendeurrenaren ospakizuna prestatzeko lanetan, eta liburuari buruzko bitxikeriak azaltzeaz gain, Xabiertxok Euskal Herriari egin dion ekarpenaren inguruan mintzatu da.
Milaka herritar atera dira kalera Palestinaren alde
Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herriak deituta, Iruñean 18:30ean abiatu da manifestazio nagusia Merindadeen plazatik, eta Donostian, Gasteizen eta Bilbon, 19:00etan. Halaber, unibertsitateko ikasleek manifestazioak egin dituzte 12:00etan euskal hiriburuetan.
ES-Alert ohartarazpen sistema probatu du SOS Deiak zerbitzuak Balmasedan
Balmasedan zeuden mugikorrek ohartarazpen mezu bat jaso dute. Sistema honekin jakinaraziko zaio gizarteari hondamendiren baten arriskua. Balmasedan egindako probarekin eraginkortasun-maila ezagutu nahi izan da, behar izanez gero hobetu ahal izateko. Soinua entzun ondoren, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako mezu bat jaso dute gailuetan, probaren berri emanez.
Berriro gelditu dira Gatika eta Capbreton arteko interkonexio elektrikoko itsaspeko kablearen obrak, Butroe ibaian isuria izan da eta
URA agentziak zehapen-espedientea ireki du Red Electricaren aurka, eta Gatika inguruan egiten ari ziren zulaketa-lanetako bat geldiaraztera behartu du, Butroe ibaiko erreka batean isurketa izan delako. Toxikotzat hartzen ez den substantzia bat isuri da, bentonita, baina ekosistemari kalte egiten dio.