Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Barakaldon sexu-erasoa egiteagatik atxilotua kartzelatu dute

50 urteko biktimari urriaren 28an eraso egin zion, Barakaldoko Buen Pastor kalean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldon igandean sexu-erasoa egitea leporatuta atxilotu zuten pertsona kartzelaratu egin dute, Bizkaiko herri horretako 1 zenbakiko Instrukzio epaitegiak hala aginduta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

50 urteko biktimari urriaren 28an eraso egin zion, Barakaldoko Buen Pastor kalean. Gertaeren berri izan ostean, Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi zuen, eta 27 urteko gizonezko bat identifikatu zuen erasoaren ustezko egiletzat. Asteazken gauean atxilotu zuen.

Atxilotua ostiral honetan jarri dute Barakaldoko 1 zenbakiko Instrukzio epaitegiko epailaren esku, eta Basauri kartzelan sartzea agindu du hark.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea