Gizartea -
Auzitegi Nazionala
'Izurdia' atunontzia bahitzen saiatu ziren piratak, kartzelara
Ustezko sei itsaslapurren arabera, ez ziren atunontzia bahitzen saiatu, uretrara jausi zen pertsona bat salbatzea zuten helburu.
Erredakzioa
Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali ditu aurreko urriaren 10ean, ustez ‘Izurdia’ atunontzi bermeotarra bahitzen saiatzeagatik, atxilotutako sei somaliarrak. 'Izurdia' Somaliako kostatik 350 bat itsas-miliara zegoen.
Gomez Bermudezek itsas-lapurreta delitua egitea leporatuta inputatu ditu sei atxilotuak; eta erabakia Jesus Santos fiskalaren eskakizunei jarraituta hartu du, goizean deklarazioa eman ostean, epaitegietatik zabaldu dutenez.
Ustezko sei piratek errefusatu dute fiskalak esandakoa eta, esan dutenez, ez ziren atunontzia bahitzen saiatu, uretrara jausi zen pertsona bat salbatzea izan zuten helburu. Epaileak, ordea, ez ditu sinetsi, atxilotu zituztenean kostaldetik 220 milia ingurura zeuden-eta.
Somalian atxilotu ostean, ustezko sei itsas-lapurrak Espainiara bidali zituzten aurreko asteazkenean Espainiako Aire Indarreko hegazkin batean, Yibutitik Madrilera.
Gertaera urriaren 10ean izan zen, ‘Izurdia’ euskal atunontzia piraten erasoaldi bat jasan zuenean, baina ontziko segurtasun agenteek erasoaldia baretzea lortu zuten.