Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Barakaldon izandako bortxaketa baten ustezko egilea atxilotu dute

27 urteko gizonezko bat da atxilotua, eta joan den igandean 50 urteko emakume bati sexu-erasoa egitea egotzi dio Ertzaintzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den igandean, Barakaldon, ustez, 50 urteko emakume bat bortxatu zuen 27 urteko gizona atxilotu du Ertzaintzak, Sestaon, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak emakume baten kontrako sexu-erasoaren berri izan zuen urriaren 28an, igandean. Salaketaren arabera, erasoa igandeko lehen orduan gertatu zen, Barakaldon, Artzain Onaren kalean.

Biktimarekin hitz egin eta gaiari buruzko informazioa bildu ostean, ikerketa hasi zuen Ertzaintzak. Hala, hainbat egiaztapenen ostean, ustez Barakaldon emakume bat bortxatu zuen gizona atxilotu zuen Ertzaintzak asteazken honetan, Sestaon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea