Gizartea -

Jaurlaritzak ematen du

Bakeaz elkarte bizkaitarrarentzat, aurtengo René Cassin saria

Bakegintzan, ekologian eta giza eskubideetan ikerketa bultzatzea du elkarteak helburu. Giza eskubideen sustapenean, defentsan eta hedapenean egindako lana saritzen du René Cassin goraipamenak.

René Cassin Giza Eskubideen saria. Argazkia: EITB
René Cassin Giza Eskubideen saria
René Cassin Giza Eskubideen saria. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakeaz elkarte bizkaitarrarentzat izango da 2012ko René Cassin Giza Eskubideen Saria. Hala erabaki du Eusko Jaurlaritzak, elkarte horrek ''giza eskubideen esparruan egindako ikerketa eta lan intelektualagatik, bereziki Euskadin, bertan indarkeria terroristak izan duen eragina kontuan izanda''.

Giza eskubideen sustapenean, defentsan eta hedapenean egindako lana agerian uztea du helburu René Cassin sariak, eta jendaurreko aipamenaz gain, 12.000 euro jasoko ditu elkarteak.

Kepa Aulestiak, Luisa Etxenikek, Jose Maria Ruiz Soroak eta Pablo Garcia de Vicuñak aurkeztu zuten hautagaitza.

20 urte, ikerketa bultzatzen

Gobernuz kanpoko erakundea da Bakeaz, eta bakegintzan, ekologian eta giza eskubideetan ikerketa bultzatzea du helburu. Unibertsitatearekin, bakezaletasunarekin, giza eskudeekin eta ingurumenarekin lotutako hainbat lagunek sortu zuten elkartea, 1992an.

Hastapenetatik, hausnarketarako eta gizabidezko jardueretarako irizpideak eskaintzea izan du helburu. Izan ere, hausnarketa du bereziki elkarteak oinarri, ikerketa horrekin jarduera bultzatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea