Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume baten bortxaketa salatu dute Barakaldon

Gertaera dela eta, Argitan Barakaldoko emakumeen aholkularitza zentroak Lutxana tunelak udalerriko “puntu beltz” bat direla nabarmendu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko emakume bat gizonezko batek ustez bortxatu zuen igandean, Barakaldoko Lutxana tuneletan.

Argitan Barakaldoko emakumezkoentzako aholkularitza zentroak esan eta Herrizaingo Sailak berretsi duenez, sexu-erasoa urriaren 28an izan zen. Ertzaintzak dagoeneko ikerketa bat abiatu du erantzulea aurkitzeko.

Gertaera dela eta, Argitan Barakaldoko emakumeen aholkularitza zentroak Lutxana tunelak udalerriko “puntu beltz” bat direla nabarmendu du.

Halaber, Argitanek honako hau adierazi du: Udalak “ez du ezer jakin nahi herritarren problematikari buruz, emakumezkoei dagokionez gehienbat, ekainean bortxaketa-saiakerak izan zirelako, horietako bat Renfeko tunelean (inguruko bizilagunek eta emakumezko guztiek salatu zuten), eta Udalak ez zuen horri buruzko aipamenik egin, oraingo honetan bezala”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea