Gizartea -

Hezkuntza erreforma

Erkidegoek hilabete gehiago izango dute ekarpenak egiteko

Kataluniak eta Euskadik hezkuntza erreformarekin desadostasuna agertu dutela nabarmendu du Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak.

Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa.
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa.
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak hilabete gehiago eman die erkidegoei Gobernua hezkuntza arloan prestatzen ari den erreformaren aurreproiektuari ekarpen teknikoak egiteko.

Beraz,Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren aurreproiektua urtarril bukaeran edo otsail hasieran iritsiko da Kongresura, eta ez, aurreikusita zegoen bezala, urte bukaeran.

Hala azaldu du ministroak, erkidegoetako hezkuntza ordezkariekin lau orduko bilera egin ondoren.

Erreformak PPk buru duten erkidego guztien eta Nafarroaren babesa jaso duela esan du ministroak, eta, ildo horretan, Kataluniak eta Euskadik hezkuntza erreformarekin agertutako desadostasuna nabarmendu du. Erreformaren bidez, ''berzentralitu'' nahi izatea egotzi diote Kataluniak eta Euskadik Hezkuntza Ministerioari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea