Gizartea -

Errenterian

Kaleratzeak gelditzeko eskatu dio Stop Kaleratzeak taldeak Kutxabanki

Plataformak jardunbide egokien kodea ez betetzea egozten dio Kutxabanki, eta Errenterian kaleratze bat geldiarazteko idatzi bat aurkeztu du Donostiako auzitegian.

Stop Kaleratzeak. Argazkia: EITB
Azken hiruhilekoan 1.232 etxegabetze abiatu dira Euskadin

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Stop Kaleratzeak elkarteak idatzi bat aurkeztu du Donostiako auzitegian Errenteriako familia bat etxetik kaleratzea saihesteko; azaroaren 10ean izango da etxegabetzea.

Lorena etxearen jabea langabezian dago, eta ezin izan dio hipotekari aurre egin. De Guindos dekretuan ezarritako baldintzak betetzen ditu Lorenak Stop Kaleratzeak taldearen iritziz; martxoan onartu zuen dekretua Espainiako Goberuak kaleratzeen arazoa arintzeko.

Stop Kaleratzeak taldeak kontzentrazioa egin du goizean, Donostian Kutxaren egoitzaren aurrean. Agerraldian, “Kutxabank badabil kaleratzeei esker” zioten kartelak erakutsi dituzte.

Kutxabankek aipaturiko hitzarmenarekin bat egin bazuen ere (bi urtean betetzea behartzen du), ez dio emakume horri “inolako konponbiderik” eskaini, Stop Kaleratzeak taldeak ohar bidez jakinarazi duenez. Emakumeak mailegua eskatu zion banketxeari babes ofizialeko etxebizitza bat egokitu eta gero, gaineratu du.

Taldeak idatzi bat aurkeztu du Donostiako auzitegian Kutxabanki “De Guindos dekretuko konpromisoak betetzeko.”

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea