Gizartea -
Txostena
Euskarazko irrati eta TV bat bermatzea eskatu dio Europak Nafarroari
Europako Kontseiluak hizkuntza gutxituen hirugarren txostena onartu du.
Erredakzioa
Europako Kontseiluak euskarari lotutako ondorio bat azpimarratu du hizkuntza gutxituen azken txostenean: euskaldunen hizkuntza eskubideak ez direla errespetatzen.
Alde batetik, administrazioaren egoera aipatu du, eta, bestetik, Nafarroako Gobernuari zuzendu zaio, eta euskal hiztunei euskarazko hedabideak bermatzera behartuta dagoela gogorarazi dio.
Euskalerria Irratiari erreferentzia eginda, euskal hiztunei euskarazko irrati bat eta telebista bat bermatzera behartuta dagoela gogorarazi dio Europako Kontseiluak Nafarroako Gobernuari (irrati kate horri behin eta berriro ukatu dizkio diru-laguntzak eta lizentziak).
Hizkuntza gutxituen hirugarren txostenak batik bat justizia administrazioko hutsak nabarmendu ditu. Hala eskatuz gero, prozesu judiziala euskeraz egiteko konpromisoa hartu zuen Espainiak, baina ez du betetzen.
Estatuko Administrazioan ere euskararen gabeziaz ohartarazi Europak, eta lan eskaintza publikoetan euskarak derrigorrezkoa izan behar duela dio.
Euskadira begira, Ertzaintzan eta Osakidetzan euskararen erabilera urria salatu ditu Europako Kontseiluak. Osakidetzan, langileen erdiek euskaraz jakin arren, erabilera oso eskasa dela zehaztu du. Gainera, ertzain askok ez dutela euskaraz artatzen, gaineratu du, hizkuntza horretan jarduteko gaitasun faltagatik.
Txostena hainbat adituk egin dute, tartean Alberto Fernandez EHUko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna.