Gizartea -

Hilketa Albaceten

Albaceteko ustezko hiltzaileak neska bat hil zuela esan zion Poliziari

Guardia Zibilak ustezko hiltzailearen bila jarraitzen du, El Salobral herrian bi lagun hil eta gero ihes egin baitzuen.

Tiroketa El Salobral herrian (Albacete).
Tiroketa El Salobral herrian (Albacete).
Bi hildako eta zauritu bat Albaceten izandako tiroketan

01:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustezko hiltzaileak berak eman zuen abisua eta Guardia Zibilari 13 urteko neskato bat hil zuela esan zion. Tiroketa larunbaten gertatu zen Albaceteko El Salobral herrian eta bertan, 13 urteko neskato bat eta beste gizonezko bat hil zituen. Gainera, beste lagun bat ere zauritu zen tiroketan.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, "ustezko hiltzaileak eta hil den 13 urteko neskak ustez amodio-afera bat zuten eta hori dela eta, neskaren familiarekin arazoak zituen".

Ustezko hiltzailearen abisuaren ostean, Poliziaren hainbat patruila bertaratu ziren eta bi lagun hilda zeudela berretsi zuten. Hirugarren batek ere su armak eragindako zauriak zituela ikusi zuten.

Ustezko hiltzaileak, J.C.A.A. 39 urteko gizonezkoak eta El Salobral herriko bizilagunak, adingabearen aurka tiro egin zuen. Ondoren, etxera bueltatu zen, beste arma bat hartu eta kalera atera zen. A.D.S. 40 urteko gizon baten aurka tiro egin zuen eta bertan hil zen. 46 urteko beste lagun batek sorbaldan tiro bat jaso zuen eta ospitalera eraman zuten, baina dagoeneko alta eman diote.

Tiroketaren ostean, ustezko hiltzaileak ihes egin zuen. Ez zuen aurrekaririk eta ez zuen urruntze agindurik ere, Poliziak berretsi duenez.

Herriko bizilagunei etxeetatik ez ateratzeko gomendioa egin diete, izan ere, oraindik ez dute ustezko hiltzailea atxilotu. Guardia Zibila bilatze lanetan ari da eta herriko sarrera eta irteeran kotxeen joan-etorriak kontrolatzen ari da. Halaber, Auzitegiko izapideak sekretupean jarri ditu epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea