Gizartea -

Enperador operazioa

Baldintzarik gabeko espetxeratzea, Gao Ping eta beste akusatuentzat

Andreu epaileak baldintzarik gabeko espetxeratzea agindu du 47 atxiloturentzat, beste 23ri fiantza ezarri die eta dozena bat aske utzi ditu.

Enperador operazioan inputatutako bat, epaitegietara sartzen. Efe.
Dirua zuritzea | Baldintzarik gabeko espetxeratzea Gao Mingentzat
Enperador operazioan inputatutako bat, epaitegietara sartzen. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinatarrek kontrolatutako dirua zuritzeko tramaren arduradun nagusientzako baldintzarik gabeko espetxeratzea erabaki du Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak. Espetxeratuen artean, azpikeriako burua dago, Gao Ping enpresaria eta arte-merkataria.

Intrukzioko laugarren epaitegiko epaileak bederatzi txinatarren eta espainiar baten deklarazioak entzun ditu. Espainiarra Jose Luis Cuervo abokatua da, Madrileko Serrano kaleko bulegoan atxilotu zutena.

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak baldintzapeko espetxeratzea eskatu du guztientzat.

Gao Ping enpresari eta arte-merkatariak deklaratzeari uko egin dio eta itzultzaile baten laguntza izan du galdeketak iraun duen ordu erdian. Deklaratzear joan diren beste hamarrei dagokienez, epaileak espetxera bidali ditu ere Lizhen Yang Gao Mingen emaztea, Hai Bo estortsioaren burua eta gainontzeko laguntzaileak.

62 atxilotu, espetxean

Momentuz, 62 dira epaileak espetxera bidali dituen atxilotuak; gehienak, 6.000 eta 100.000 euroko fidantzekin.

Galdeketek astelehenean jarraituko dute, eta, ziurrenik, aste osoa iraungo dute, 87 atxilotuek deklarazioa egin arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea