Gizartea -
Ustezko diru-zuriketa
'Araudiaren arabera' beti jokatu duela nabarmendu du Nafarroako Kutxak
Gizarte Politikako kontseilariari egotzitako diruaren zuriketaren harira, diru-mugimenduak "legearen arabera" beti egin dituela argitu du finantza-erakundeak.
Erredakzioa
Jesus Pejenaute Nafarroako Kutxako zuzendariorde komertziala izan zenean, erakundeak "araudiaren arabera" beti jokatu zuela azpimarratu du Nafarroako Kutxak. Horrela, Pejenauteri egotzitako diruaren zuriketarekin lotutako akusazioak errefusatu ditu erakundeak.
Nafarroako Kutxak zabaldutako ohar baten bidez azaldu duenez, Pejenauteren garaian egindako mugimendu guztien berri du dagoeneko Ogasun Ministerioaren menpean dagoen Lege Urraketa Ekonomikoen eta Kapitalaren Zuriketa Saihesteko Batzordeak, Nafarroako Kutxak "beti araudiaren arabera jokatu duelako".
Araudi honen arabera, finantza erakunde guztiek 3.000 euro baino gehiagoko mugimenduak jakinarazi behar dituzte eta, horren harira, Nafarroako Kutxa "kezkatsua izan da araudia errespetatzeko".
Jesus Pejenautek 2007an egindako operazioetan berdin jokatu zuela argitu du finantza-erakunde honek. "Zerbitzuak ez zuen zigorrik merezi zuen lege urraketarik atzeman", ondorioztatu du.