Gizartea -

Epaiketa, Coruñan

'Prestige'ren marea beltza epaitegira heldu da

Lehen saioan Fiskaltzak 4.000 milioi euro baino gehiagoko kalte-ordainak eskatu ditu. Kapitainaren defentsaren ustez, Espainiak ezin dio ''bidezko'' epaiketa bat bermatu.

Hainbat boluntario, hondartzetan erregaia garbitzen. EITB
Hainbat boluntario, hondartzetan erregaia garbitzen. EITBboluntario
Hasi da 'Prestige' ontziaren hondoratzearen epaiketa

02:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Prestige petrolio-ontziak Galiziako kostaldean marea beltza sortu eta 10 urtera, astearte honetan hasi dira lurralde horretan inoiz izandako hondamendi natural handiena epaitzen, Coruñan. Guztira, lau pertsona daude auzipetuta, baina horien artean ez dago erantzule politikorik.

Ahozko ikustaldia abiatu dute astearte honetan, eta, lehen jardunaldian, behin betiko kalte-ordainak zehaztuko dituzte. Akusatuen deklarazioak azaroaren 13an hasiko dira, petrolio-ontziak istripua izan zuela 10 urte beteko diren egunean hain justu, eta epaiketa 2013ko maiatzean bukatuko da. Akusatuak

Honako hauek eseriko dira akusatuen aulkian: Apostolos Manguras kapitaina (77 urteko greziarra. Fiskaltzak 12 urteko espetxe zigorra eskatu du horrentzat, besteak beste ingurumenaren aurkako atentatua egitea egotzita); Ireneo Maloto lehen ofiziala (egun desagertuta dago); Nikolaos Argyropoulos makina-arloko burua, eta Jose Luis Lopez-Sors Merkataritza Nabigazioko zuzendari ohia, petrolio-ontzia sei egunez noraezean edukitzea egotzita.

Fiskaltzak kapitainarentzat baino ez du eskatu espetxe zigorra, bainaakusazio partikularrek (hainbat elkarte) gainerakoentzat ere eskatudute.

Kapitainaren defentsaren ustez, ezin diote ''bidezko'' epaiketarik bermatu

Prestige ontziko kapitainaren abokatuak epaiketa bertan behera uztea eskatu du, haren ustez Espainiak ezin baitio epaiketa ''bidezko'' bat bermatu.

Nikolaos Argyropoulos makina-arloko buruaren abokatuak, bestalde, defentsa lanetan aritzeari uko egitea planteatu du, eta, defentsa lanetan jarraitzeko ''ordainketa egokia'' eskatu du.Ehunka lagunek protesta egin dute

Epaiketa hartuko duen erakinaren ateetan elkartu dira 'Nunca Mais' mugimenduko 300 bat lagun, marea beltz gehiago egon ez dadin eta arduradun politikoen erantzukizuna eskatzeko.Erantzule politikorik ez

Greenpeace gobernuz kanpoko erakunde ekologistak eserlekuan erantzule politikorik ez izatea salatu du. Besteak beste, Mariano Rajoyk (krisia koordinatu eta kudeatu zuen, Espainiako Gobernuko presidenteorde gisa) eta Francisco Alvarez Cascos (Sustapena), Jaume Matas (Ingurumena), Miguel Arias Cañete (Arrantza) eta Ana Pastor (Osasuna) ministro ohiek ere auzipetuta egon beharko luketela iritzi dio.

Kalte-ordainak

Fiskalaren arabera, "ingurugiroari egindako kalteen ebaluazioaren inguruan mundu mailan egindako txosten zabalenetakoa da" eta fuel isuriaren kalteak 4.121,64 milioi euroan zenbatu ditu, hasiera batean 2.233,76 milioi euro eskatu zituen arren.

Epaiketa horren handia izango denez, Expocoruña erakustazokan egingo dute. Hona epaiketaren zenbaki batzuk: 2.128 alde pertsonatuta, 133 lekuko, 98 aditu, 51 abokatu, 21 prokuradore...

'Prestige'ren tragedia

Prestige petrolio-ontziak 2002. urteko azaroaren 13an izan zuen istripua, eta, sei egunen buruan, bitan zatitu eta hondoratu egin zen, Galiziako kostaldetik 250 kilometrora. Une horretan, 77.033 tona erregai zeramatzan; itsasoan inoiz izandako hondamendi ekologiko handienetakoa eragin zuen.

Istripua jazo eta gero, bi helikoptero bertaratu ziren, eta 27 tripulatzaileetako 24 erreskatatu zituzten. Kapitaina, lehen ofiziala eta makina-arloko burua ontzian geratu ziren.

Petrolio-ontzia San Petesburgotik (Errusia) zetorren, eta Gibraltarrerako bidean zegoen. Ezbeharraren ostean, agintariek itsasoan barrena garraiatzea agindu zuten, portura eramatea beharrean.

Marea beltza Frantziara heldu zen, eta Euskal Herriko kostaldean ere kalteak izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea