Gizartea -
Minbiziaren aurkako eguna
Osakidetzak 1.100 bularreko minbizi inguru antzematen ditu urtero
Euskadin minbizia izatea Espainian izatea baino hobea dela ziurtatu du Bengo sailburuak, bere ustez, “hobeago eta gehiago operatu daitekelako". "Bataila irabazten ari gara", gaineratu du.
Erredakzioa
Osakidetza Euskal Osasungintza Zerbitzuak 5.591 bularreko minbizi antzeman ditu 1995. urtean Bularreko Minbiziaren Diagnostiko Goiztiarraren Programa (BMDGP) martxan jarri zuenetik. Kasuen % 45ean kasu ez-inbaditzaileak izan dira.
Donostian egindako prentsaurrekoan, Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua Ander Rodríguez Gizarte Politikako foro-diputatuarekin, Txaro Beobide Kattalin elkarteko presidentearekin, Garbiñe Sarriugarte BMDGPko arduradunarekin eta Maria Jesús Mitxelena Onkologia-Institutuko Tumore Erregistroko presidentearekin batera agertu da. “Gauzak ondo egiten direnean jauzi kualitatiboa oso nabaria izaten da”, gaineratu du Bengoak.
Horrez gain, Euskadin minbizia izatea Espainian izatea baino hobea dela ziurtatu du sailburuak, bere ustez, “hobeago eta gehiago operatu daitekelako”. “Bataila irabazten ari gara”, gaineratu du.
Bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko eguna
Beobidek, gainera, Katxalin elkarteak Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren baitan antolatu dituzten XII. Jardunaldietan parte-hartzeko gonbita luzatu du. Jardunaldi horiek Gipuzkoako Mediku Eskolan egingo dituzte.
Azkenik, ostegunerako “minbiziaren aurkako begizta erraldoia” antolatu dute Donostiako Udaletxe parean goizeko hamabietan, eta bertan agintari zein pertsonai herrikoiek hartuko dute parte.