Gizartea -

Indiako ozeanoan

'Izurdia' atunontzi bermeotarrak piraten eraso bat saihestu du

Ontziko segurtasun agenteek aurre egin diete piratei. Atunontzia Seychelletarako bidean dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izurdia atunontzi bermeotarrak piraten eraso bat saihestu zuen atzo arratsaldean, Somaliako kostaldetik 290 miliara arrantzan ari zela, Cepescatik jakinarazi dutenez.

Erasoa 19:00etan jazo zen (17:00 Euskadin). Arrantzaleek gizon armatuak zeramatzan ontzi azkar bat atzeman zuten, eta segurtasun protokoloa abiatu zuten. Ondorioz, segurtasun agenteek airera tiro egin zuten, eta piratek ihes egin zuten.

Aurten, euskal atunontziek beste eraso bat pairatu dute. Otsailaren 3an izan zen, eta biktima, Erroxape ontzia, baina saihestu egin zuen.

Cepescatik ohartarazi dutenez, hemendik aurrera eraso piratak ugaritu egingo dira, montzoia bukatu eta eguraldia ona baita.

"Segurtasun agenteak izanda, Alakranakoa ez errepikatzea espero dugu", adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea