Gizartea -

Nobel Sariak

Lefkowitz eta Kobilka estatubatuarrak, 2012ko Kimikako Nobel saridunak

G proteinetara egokitzen diren hartzaileen gainean egindako ikerketengatik jaso dute saria. Abenduaren 10ean banatuko dira Nobel Sariak

Robert J. Lefkowitz eta Brian K. Kobilka estatubatuarrak. Argazkia: EFE
Robert J. Lefkowitz eta Brian K. Kobilka estatubatuarrak.
Robert J. Lefkowitz eta Brian K. Kobilka estatubatuarrak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Robert J. Lefkowitz eta Brian K. Kobilka estatubatuarrek irabazi dute 2012ko Kimikako Nobel Saria, Suediako Zientzien Errege Akademiak jakitera eman duenez.

G proteinetara egokitzen diren hartzaileen gainean egindako ikerketengatik jaso dute saria, Akademiaren arabera. Horien lanari esker, posible izango da sendagai berriak sortzea, gaineratu du.

Abenduaren 10ean banatuko dira Nobel Sariak, Alfred Nobelen heriotzaren urteurrenarekin bat eginez. Bakearen Nobel Saria Oslon banatuko da, eta gainerakoak, Stockholm hirian.

Sariaren irabazleek 930.000 euro jasoko dituzte, 2011n baino % 20 gutxiago. Iaz, Daniel Scehtman estatubatuarrak irabazi zuen saria.

2012ko Nobel Sariak astelehenean hasi ziren iragartzen. 2012ko Medikuntzako Nobel Saria John B. Gurdon eta Shinya Yamanaka medikuek irabazi dutela iragarri zuten orduan; atzo, Fisikakoa iragarri zuten; gaur, Kimikakoa; Literaturakoa, ostegunean; eta Bakearen Nobel Sariaren irabazlea ostiralean emango dute jakitera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea