Gizartea -
Epaiketa
Goiriena errudun jo dute, EHUko ondasunak bidegabe erabiltzeagatik
Herri epaimahai batek errudun jo ditu Francisco Javier Goiriena Medikuntzako dekano ohia eta Montserrat Barranquero Estomatologia saileko zuzendari ohia. Fiskalak 10 urteko espetxe-zigorra eskatu du.
Erredakzioa
Ia bi egunez eztabaidatu ondoren, akusatuak errudun jotzea erabaki dute herri epaimahaiko kideek, Bilboko epaitegian egin duten ikustaldi publikoan. Bi akusatuak bertan izan dira.Herri epaimahaiaren ustez, 1994tik 2000ra bitartean Goirienak eta Barranquerok erabilitako dirua Euskal Herriko Unibertsitate publikoarena zen, eta, defentsek argudiatutakoaren kontra, ez zen hitzarmen eta masterrak ordaintzeko kontusail pribatuetatik ateratakoa.Hala, Manuel Montero EHUko errektore ohiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko kontrol organoen zenbait kidek emandako testigantzekin bat egin du herri epaimahaiak.
Epaiketan zehar, hala ere, ideia horren kontrako testigantzak ere entzun dira, akusatuek sortutako erakunde laguntzaileetatik irtendako dirua zela azaldu baitute zenbaitek.Besteak beste, Pello Salaburu eta Juan Jose Goiriena EHUko errektore ohiek ere testigantza eskaini dute epaiketan.
Akusazioak 10 urteko espetxe-zigorra eskatu du
Herri epaimahairen adierazpenaren ondoren, fiskalak eta akusazio partikularrak hamar 10 espetxe-zigorra eta 14 urteko gaitasungabetzea eskatu dute Goirienarentzat eta Barranquerorentzat.
Defentsek, aldiz, lau urteko gutxieneko zigorra eskatu dute, eta epaiaren kontra helegitea jarriko dutela iragarri dute.