Gizartea -
Polizia operazioa
Barne ministroa: 'Poliziak sarraski bat galarazi du Balearretan'
Espainiako Poliziak Balearretako Unibertsitatean ustez 140 kilo lehergai eztandarazi nahi zituen gazte bat atxilotu du.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren esanetan, Poliziak "sarraski bat" galarazi du eta "bizi asko" salbatu ditu Mallorcan, Columbineko (AEBak) sarraskiaren ustezko imitatzaile bat atxilotuta.
Atzemandakoak 140 kilo lehergai erosi zituen, ustez Balearretako Unibertsitatean eztandarazteko helburuz.
Hori horrela, Fernandez Diazek "zoriondu" egin du Polizia, eta operazioa "bikaina" izan dela iritzi dio.
"Berriz ere, argi geratu da Poliziak herritar espainiarren biziak, segurtasuna eta askatasuna babesten dituela", nabarmendu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea