Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trafikoa bere onera etorri da Txorierriko igarobidean, goiz korapilotsuaren ondoren

Trafiko motela izan da N-637 errepidean, baita Arrontegiko zubian eta Artatzako errepidean. Gipuzkoan, bi autok aurrez aurre jo dute GI-636 errepidean, Irun parean, eta bidea erabat itxi behar izan dute, dagoeneko zabaldu badute ere. Pertsona bat zauritu da.
txorierri-trafiko
Ilarak Txorierrin, Galdakaorako noranzkoan. Argazkia: @TrafikoaEJGV

Goiz korapilatsua izan da gaurkoa trafikoari dagokionez, Bizkaian eta Gipuzkoan. Izan ere, hainbat istripu izan dira N-1ean, GI-636an eta N-637an (Txorierriko igarobidea) eta ilarak sortu dira denetan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 10:00etan, ilarak gutxitzen ari ziren Txorierriko igarobidean eta GI-636an, eta zirkulazioa bere onera etorri da, N-1ean

Erandioko (Bizkaia) lotuneko inguru guztian trafiko motela izan da hiru orduz, goizean goiz Txorierriko igarobidean (N-637) izandako bi istripuren ondorioz. N-637 errepidean ez ezik, Arrontegiko zubian eta Artatzako errepidean ere ilarak sortu dira. 07:30ean, hiru autok ezbeharra izan dute Erandio parean, Galdakaoko noranzkoan. Handik gutxira, pilaketetan, beste ezbehar bat izan da, Barakaldon. Zorionez, ez da inor zauritu istripuotan. 

Gipuzkoan, 08:00ak aldera, ezbeharra izan da GI-636 errepidean, Irun parean. Bi autok aurrez aurre jo dute, eta errepidea guztiz itxi behar izan dute. Ertzaintzak AP-8tik eta Ventas ingurutik bideratu du trafikoa. Dena dela, ilarak sortu dira. 10:00etarako, zabalik zegoen errepidea. Pertsona bat zauritu da ezbeharrean. 

Bestalde, N-1eko bi puntutan izandako istripuak konponduta daude dagoeneko. Bost ibilgailuk talka egin dute 07:15ean, Tolosa parean eta Madrilgo noranzkoan. Handik gutxira, 07:40an, beste istripu bat gertatu da Villabonan, baina Donostiarako bidean. Ilara luzeak sortu dira, baina, esan bezala, ohiko martxan dabil jada zirkulazioa. 

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da Beldur Barik egitasmoaren 16. bideo lehiaketa, gazteek indarkeria matxistaren aurrean duten jarrera erakuts dezaten

Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariak Donostiako Lauaizeta ikastetxean egindako ekitaldian gogorarazi duenez, programaren helburua da gazteen artean indarkeria matxista prebenitzea, "neskak ahalduntzea lagunduz eta mutilei berdintasunaren beharraren gainean hausnartzen lagunduz, denen parte-hartzearekin gizarte berdinzaleago baten alde egiteko".

Gehiago kargatu