Gizartea -
Stop Desjabetzak
Stop Desjabetzak elkarteak Kutxabankeren egoitzan egin du protesta
Bizkaiko Stop Desjabetzakeko ordezkariek azaldu dutenez, urteko lehen seihilabetekoan 1.111 etxebizitza desjabetu zituzten, eta ez Eusko Jaurlaritzak ez finantza erakundeek ez zuten ezer egin".
Erredakzioa
Euskadiko STOP Desjabetzak kolektiboak Kutxabankek Bilbon duen egoitzan egin du protesta astearte goizean. Egoitza barrura sartu dira oihuka, baina segurtasun langileek laster kaleratu dituzte.
Bizkaiko Stop Desjabetzakeko ordezkariek azaldu dutenez, “urteko lehen seihilabetekoan 1.111 etxebizitza desjabetu zituzten, eta horren aurrean ez Eusko Jaurlaritzak ez finantza erakundeek ez zuten ezer egin”.
% 57 Bizkaian
Apirila eta ekaina bitartean Autonomia Erkidegoak agindu judizial bidezko 539 desjabetza izan zituen, iazko epe berean baino 33 gutxiago.
Prozesu gehienak Bizkaian gertatu dira, 646, kopuru guztiaren % 57a. Hurrengoak, Gipuzkoak, 280 izan ditu, eta Arabak 185.