Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Errejonen kontrako salaketak, ordu aldaketa eta Ura bere bidean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Errejon, Kongresuan. EFE
Errejon, Kongresuan.
Errejon, Kongresuan. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Errejonen kontrako salaketak: Iñigo Errejon Sumarreko bozeramaileak dimisoa eman eta politikagintza uzten zuela iragarri eta gero lehertu da auzia, eta ematen du soka luzea izango duela. Elisa Mouliaa aktorea izan zen ozen salatu zuen lehena, baina biktima gehiago daudela iradoki du Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusi ohi eta Errejonen laguna izandakoak: "Duela urtebete honi buruz hitz egin zen". 

- Ordu aldaketa: Urriaren 26tik 27rako goizaldean neguko ordutegia sartuko da indarrean, eta hala, ordu aldaketa egin beharko dugu. Oraingo honetan, ordulariak aurreratu egingo dira (03:00etan 02:00ak). Nazioartean gutxiengoa dira ordu aldaketa egiten duten herrialdeak (% 40 baino gutxiago). 

- Ura bere bidean: Laugarren urtez, Ura Bere Bidean kontzertuak euskal musikarien kantuak eta herri kantuak musika sinfonikoarekin uztartuko ditu. Kontzertuak BECeko Bizkaia Arena aretoan izango dira gaur eta bihar. Besteak beste, honakoak izango dira taula gainean: Süne, Olaia Inziarte, Janus Lester, Idoia, Bulego (Tom Lizarazu), Zetak (Pello Reparaz), Olatz Salvador, Nøgen, Huntza (Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz), Izaro, Eñaut Elorrieta edo ETS En Tol Sarmiento (Iñigo Etxezarreta). Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduko ditu musikariok zuzenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Azken ordukoa Bizkaia Nafarroako albisteak Iparraldea berriak Euskal Autonomia Erkidegoa BEC albisteak Euskal musika bideoak Gaur egungo musika Gizartea albisteak Kultura Albisteak Matxismoa gaur Noiz aldatuko dute ordua?