Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Euskaraldiaren aurkezpena, Klima Aldaketaren aurkako Eguna eta Kardiologia Kongresua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da
Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da
Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Euskaraldiaren aurkezpena: Euskaraldiaren hiru edizio egin dira dagoeneko, eta laugarrenari ekiteko lanak abian dira. Laugarren edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da. Laugarren Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia 19:00etan hasiko da, Nafarroako Antzerki Eskolan, Iruñean. Ariketa sozialaren eraginkortasuna hobetzeko asmoz, udazkenean beharrean udaberrian egingo da, eguraldiak eta aldarteak jendearen arteko interakzioa handiagoa izaten laguntzen baitu.

- Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna: Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Klima eta Energiaren Ekobarometroa aurkeztuko du, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Gainera, EITBko Albistegi Zerbitzuek Artikotik Kantaurira dokumentala estreinatuko dute, gaur gauean (23:30), ETB1en. Halaber, ETB2n urriaren 27an (igandea) ikusi ahalko da, 23:15etik aurrera.

- Kardiologia Kongresua Bilbon: Gaurtik larunbatera Bilbon egingo den Kardiologia Kongresuaren hasiera ekitaldia egingo da. Lehen egunean, gizon eta emakumeen gaixotasun kardiobaskularren tratamenduen artean dauden aldeak aztertzen dituen ikerketa bat aurkeztuko dute. EITB Maratoiak 25 urte beteko ditu aurten, eta, hain zuzen ere, aurtengo kausa gaixotasun kardiobaskularrak izango dira, horien alde inbertitzea eta ikertzea funtsezkoa dela gogora ekartzeko. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan Euskara Bilbo Azken ordukoa Bizkaia Nafarroako albisteak Iparraldea berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Albisteak Osasun albisteak Euskaraldia 2025 Larrialdi klimatikoa