Gizartea -

Gertakaria Donostian

Emakume batek jaioberri bat bahitu du ordubetez Donostia Ospitalean

Emakumeak buruko arazoak ditu. Gurasoak lo zeudela eraman du umetxoa. Zorionez, jaioberriari ez zaio ezer gertatu eta egoera onean dago.

La mujer ha sido detenida. Foto: EITB.
Emakume batek jaioberri bat bahitu du Donostia Ospitalean

01:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Buruko arazoak dituen emakume batek jaioberri bat bahitu du goizaldean Donostia Ospitalean. Zorionez, ordubete geroago atzeman dute emakumea eta umetxoa onik dago, Osasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakariak 06:30 inguruan jazo dira. Gurasoak lotan zeudela eta familiakoa zela esanez, gelan sartu da, haurtxoa hartu du eta mediku-azterketa batera eraman behar zuela adieraziz, ospitaletik eraman du.

Emakumearen jarrera susmagarriak ospitaleko langileen arreta deitu du eta segurtasun-kameren laguntzarekin identifikatzea lortu dute. Jarraian Ertzaintza eta Udaltzaingoa ohartarazi dituzte. Emakumeak taxi bat hartu du ospitaletik ihes egiterakoan. Taxilariak Herrera auzora eraman duela azaldu dio Ertzaintzari eta Donostiako udaletxe parean atzeman dute. Zorionez, umetxoa egoera onean dago, ez zaio ezer gertatu eta honezkero bere gurasoen esku dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea