Gizartea -

Erasoa Elgoibarren

Elgoibarko Udalak familiari elkartasuna adierazi dio

Zurrumurruekin kontuz ibiltzeko eskatu du, eta "kasu horietarako dauden protokoloak dagoeneko abian jarri dira", esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elgoibarko Udalak elkartasuna adierazi die larunbat gauean bortxatu omen zuten neska adingabeari eta horren familiari, eta "kasu horietarako dauden protokoloak dagoeneko abian jarri dira", esan du.

Bestalde, "herrian zabaldu diren zurrumurruei jaramonik egin ez diezaietela" eskatu du, "eta gertakariei buruzko bertsio ofiziala izan arte itxaron dezatela", nabarmendu du.

Gainera, Udalak "sare sozialak zentzuz erabiltzeko" eskatu du, "pertsonei kontrolik gabeko kalte konponezinak sor diezazkiekete eta".

Azkenik, mota honetako erasoen aurkako protesta ekitaldiekin bat egiteko eskatu du, eta, 20:00etan, Kalegoien plazan egin den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea