Gizartea -

Sutea

Bi langile artatu dituzte Erandioko birziklatze lantegian izandako sutean

Beharginetako bat ospitalera eraman dute, eta bestea bertan artatu. Ke zutabe handia sortu denez, prebentzio neurriak hartzeko aholkatu du Osasun Publikoak goizean; eguerdirako, baina, ez zegoen herritarrentzako arriskurik.

Eremua freskatzen ari dira suhiltzaileak. Argazkia: @BomberosBizkaia
Sutea kontrolpean dute eta eremua freskatzen ari dira suhiltzaileak.
Suhiltzaileek kontrolatutzat eman dute Erandioko birziklatze-enpresa batean piztutako sutea

0:37

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da gaur goizean Erandioko (Bizkaia) Asua auzoko Indumetal Recycling S.A. birziklatze enpresa batean, eta bi langile artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. 

Beharginetako bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, eta bestea bertan artatu. 

Garrak 08:00ak aldera piztu dira txatarra (metal hondakinak) pilatzen zen gune batean. Bizkaiko suhiltzaileetako Artatzako eta Derioko kideak bertaratu dira, eta 10:00etarako sutea kontrolpean hartzea lortu dute. Gerora guztiz amatatu dituzte garrak, eta eremua hozten geratu dira. 

Sortutako ke zutabe handia tarteko, inguruko etxeetan ateak eta leihoak ixteko gomendatu du goizean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak (keak sorturiko lainoa hainbat kilometrora ikusi da eta). 13:45erako, baina, jakinarazi du dagoeneko ez zegoela herritarrentzako arriskurik. 

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak ingurumenaren aurkako delitu batengatik zigortu zituen ekainean enpresa bera eta haren lau arduradun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak