Ume lapurtuak -

'Sor Maria' auzia

Gaur hasiko dira medikuei galdeketak egiten haur lapurtuen auzian

Madrilgo Santa Cristina erietxeko bi mediku izango dira astearte honetan epaitegian.

Maria Gomez Valbuena ('Sor Maria'). (Artxiboko irudia)
Maria Gomez Valbuena ('Sor Maria')
Maria Gomez Valbuena ('Sor Maria'). (Artxiboko irudia)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan hasiko da epailea Madrilgo Santa Cristina erietxeko medikuak galdekatzen, 'Sor Maria' ustezko haur lapurtuen auzia dela-eta.

Adolfo Carretero Madrilgo Instrukzioko 47. epaitegiko epaileak bi mediku hartuko ditu gaur, Maria Gomez Valbuena 'Sor Maria' mojaren inguruan abiatutako ikerketaren harian. Espainiako zenbait erietxe eta ospitaletan ustez egindako haurren lapurrretan zerikusia omen du mojak.

Zehazki, 1982an Madrilgo Santa Cristina erietxean ustez lapurtutako neska jaioberriaren kasua ikertzeko jardunbidea ireki zuen epaileak Sor Maria mojaren kontra. 30 urteren ondoren, Maria Luisa Torres amarekin elkartu zen Pilar Alcalde, 1982an ustez ospitaletik eraman egin zutenemakumea. Haur lapurtuen kasuen artean berriz ere elkartzeko aukera izan zuen lehen kasuetako bat izan zen hau.

Gaur bi medikuk egingo dute agerraldia epailearen aurrean, eta galdeketek ostegunean bertan eta urrian jarraituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea