Gizartea -

Jazoera berria

Ryanairreko beste hegazkin batek larrialdiko lurreratzea izan du

Argitu gabe dauden arazo teknikoak direla eta, Beauvaisetik Teneriferainoko ibilbidea egiten zuen hegazkinak Barajasen lur hartu behar izan du. Azken asteotako laugarren gertakaria da.

Aste asteetan Ryanairrek izan duen laugarren jazoera da. Argazkia: EITB
Aste asteetan Ryanairrek izan duen laugarren jazoera da. Argazkia: EITB
Aste asteetan Ryanairrek izan duen laugarren jazoera da. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tenerifera zihoan Ryanair konpainiako hegazkin batek larrialdiko lurreratze egin behar izan du Madrilgo Barajas aireportuan, oraindik argitu ez diren arazo tekniko batzuengatik.

AENAko iturriek azaldu dutenez, Beauvaisetik Teneriferainoko ibilbidea egiten zuen hegazkinak lur hartzea eskatu die Barajaseko kontrolatzaileei. Lurreratzean ez da aparteko arazorik izan, eta minutu batzuk geroago bertan behera utzi dute piztutako alarma.

Erresuma Batuko Bristol hiritik atera eta Reusera (Tarragona) zihoan Ryanairreko beste hegazkin batek emergentziaz lur hartu behar izan du larunbat honetan Bartzelonako El Prat aireportuan. Konpainia honek azken asteotan izan dituen laugarren gertakaria da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea