Gizartea -

Santander banketxea

Arrasateko kutxazain automatiko bat erre da eraso baten ondorioz

Suteak ez ditu kalte handiak eragin, baina Ignacio Zuloaga kaleko Santander banketxeko kutxazain bat kiskali da.

Arrasateko kutxazain automatiko bat erre da eraso baten ondorioz. Irudia: EITB
Arrasateko kutxazain automatiko bat erre da eraso baten ondorioz
Arrasateko kutxazain automatiko bat erre da eraso baten ondorioz. Irudia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Nahita piztutako" sute batek Santander banketxeko kutxazain automatiko bat kiskali du Arrasaten (Gipuzkoa), Herrizaingo Sailak adierazi duenez.

Iturri berek esan dutenez, bertan "kapitalari sua" zihoen pintada bat agertu da.

Ikertzen ari dira zeinek egin duen erasoa eta nola erre duten kutxazaina, nahiz eta ez dira kalte material larriak gertatu.

Erasoa 23:15ean gertatu da, Ignacio Zuloaga kaleko 4.ean. Bertan, Santander banketxeko kutxazain automatikoa kiskali da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea