Gizartea -

Madril-Kanaria Handia

Ryanairreko 16 bidaiari artatu dituzte hegazkinak presioa galdu ostean

07:45 aldera, hegazkinak altuera galdu du eta erre usaina nabaritu dute bidaiariek. Horrekin batera, kabinak presioa galdu du eta, ondorioz, larrialdietako oxigeno-maskarak atera dira.

Aste honetan Ryanairrek bigarrenez egin du nahitaezko lurreratzea. EITB.
Ryanair arazoak | 16 bidaiari artatu dituzte, presioa galdu ostean
Aste honetan Ryanairrek bigarrenez egin du nahitaezko lurreratzea. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aenako medikuek Ryanairreko 16 bidaiari artatu behar izan ditu, Madril eta Kanaria Handia lotzen zituen hegaldiak presioa galdu ostean. Hegazkinak nahitaezko lurreratzea egin behar izan du, radiocable.com-en arabera.

Artatutako bidaiarietatik, 14ri alta eman diete eta beste bi ospitalera eraman dituzte azterketa sakonagoa egiteko.

Bidaiariek buruko eta belarrietako mina zuten, batez ere. Ostiral honetakoa, Ryanairrek astebetean egindako nahitaezko bigarren lurreratzea izan da.

Bidaiarien azalpenen arabera, 07:45 aldera, hegazkinak altuera galdu du eta erre usaina nabaritu dute bidaiariek. Horrekin batera, kabinak presioa galdu du eta, ondorioz, larrialdietako oxigeno-maskarak atera dira.

Ondorioz, hegazkinak nahitaezko lurreratzea egin du Barajasen. Bidaiariak ontziratze lekura eraman dituzte, eta, bidaia egiteko asmoarekin jarraitzen zutenak, "beste hegazkin batean" sartu dituzte, "beste tripulazio batekin".

"Ez da ke arrastorik sumatu"

Aenaren arabera, "ez dago motorretik kea atera delako zantzurik", baina "kabinan presioa galdu da", eta horrek eragin du Barajasera itzuli behar izatea. Pilotuak Barajaseko Kontrol Dorreari abisua eman dio eta "Tokiko Badaezpadako Alerta" izeneko protokoloa martxan jarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea