Gizartea -

Yebenes herrian

Olvido Hormigosen bideo erotikoa hedatzea leporatu diote pertsona bati

Halaber, bideo erotikoa hedatzeagatik PSOEko zinegotziak kargua uzteko Udalean aurkeztutako idazkia kentzea erabaki du.

Olvido Hormigos, PSOEko Yebeneseko zinegotzia. EFE
Olvido Hormigos, PSOEko Yebeneseko zinegotzia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orgazeko (Toledo) 1 zenbakiko instrukzio epaitegiak pertsona bati intimitatearen kontrako delitua egitea leporatu dio, Olvido Hormigos Yebeneseko zinegotzi sozialistaren bideo erotikoa hedatzeren harira, zinegotziak salaketa aurkeztu ostean.

Epaitegietatik azaldu duenez, Orgazeko epaitegiak aurretiko eginbideak ireki ditu intimitatearen eta irainen kontrako ustezko delituengatik, zinegotziak Guardia Zibilaren kuartelean abuztuaren 13an aurkeztutako salaketaren ostean.

Bideoa Alkatetzan ere zabaldu dute, Hormigosen arabera Olvido Hormigos Yebeneseko Udaleko PSOEko zinegotziak esan duenez, bere bideo erotikoa, Interneten zabaltzeaz gain, Alkatetzako helbide baten bidez ere zabaldu dute.

Ser kateari eskainitako elkarrizketan, Hormigosek onartu egin du "momentu latzak" bizi dituela, eta asteazkenean salaketa aurkeztu zuela Guardia Zibilaren kuartelean bideoa Alkatetzatik zabaldu zutelako.

PPk errefusatu egin du bideoa Alkatetzatik era masiboan hedatzeaYebeneseko PPk ukatu egin du Alkatetzako posta elektronikoaren bitartez Olvido Hormigos zinegotzi sozialistaren bideoa "era masiboan" hedatu izana.

PPk ohar batean Hormigosen adierazpenei erantzun dio, atzo jakin baitzuen horien berri, eta, ondorioz, Guardia Zibilaren aurrean salaketa jarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea