Gizartea -
Erasoa Bakion
Bakioko ustezko erasotzailea kartzelan sartu dute
Ertzaintzak atxilotuaren etxea miatu du, eta hainbat gai atzeman ditu, baina ustez erasoan erabili zuten aiztoa ez dute aurkitu.
Erredakzioa
Bakion (Bizkaia) ostiral gauean bikote batek pairatu zuen erasoaren ustezko egilea (32 urteko brasildarra) Basauriko kartzelan sartu dute, epaileak hala aginduta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Ertzaintzak atxilotuaren etxea miatu du eta tresna batzuk atzeman ditu, baina ustez erasoan erabili zuen aiztoa ez dute aurkitu.
Gizonezkoa astelehenean atxilotu zuten, bere etxean, Bakion, bikote bati labankadaz eraso egitea leporatuta.
Gertakizunak 04:30ean izan ziren, larunbatean: gizonezko batek bikote bati arma zuri batez eraso egin zion, eta ihes egin zuen.
Zaurien ondorioz, 18 urteko neska Gurutzetako ospitalean dago. Dagoeneko arriskutik kanpo dago, eta horregatik gela arrunt batera eraman dute. Bikotekidea Basurtuko ospitalean artatu zuten eta igandean hartu zuen alta.