Gizartea -

Murrizketak

Osasun Sailak ez ditu 'beteko' Rajoyk agindutako murrizketak

Rafael Bengoaren esanetan, etorkinak "behar den bezala" artatzen jarraituko dute.

Rafael Bengoa Osasun sailburua eta Ana Mato ministroa. EFE
Rafael Bengoa Osasun sailburua eta Ana Mato ministroa. EFE
Bengoa, Osasun Saileko murrizketez: 'Ez da intsumisioa'

03:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Bengoa Osasun sailburuak aurreratu duenez, Eusko Jaurlaritzak ez ditu "beteko" Mariano Rajoyk Osasun arloan agindutako murrizketak. Horrenbestez, etorkinak "behar den bezala" artatzen jarraituko dute.

Donostian, EHUren udako ikastaro batean parte hartu baino lehen egindako adierazpenetan, Bengoak kritikatu egin du Ministerioa "taldeka" bilatu izana konponbideak. "Etorkinak ez dira iraunkortasun arazoak sortu dituztenak, arazoa sakonagoa eta egiturazkoa da", azaldu du.

Bengoaren esanetan, ez dituzte "beteko" murrizketak, baina hori ez da "intsumisioa", Euskadin "dekretu eta lege propioak baititutugu". Halaber, Osasun Ministerioak "dekretu bidez" jokatu izana salatu du.

Ikuspuntu legaletik murrizketak ezartzera behartuta dauden aztertzen ari dira, baina, "bien bitartean", "Euskadin eta beste lau erkidegotan behar den bezala artatzen jarraituko dugu".

Sailburuak salatu duenez, "Rajoyren neurri guztien ondorioz, gero eta pertsona gehiago joan beharko dira larrialdi zerbitzuetara, espainiarra edo etorkina izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea