Gizartea -

Ustezko iruzur delitua

Ruiz-Mateos berriro atxilotzeko agindua eman du Palmako epaileak

Epaitegira berehala joateko agindua eman du Palmako epaileak, enpresaburuak hirugarrenez ez joatea erabaki ostean.

Jose Maria Ruiz-Mateos enpresaburua, bere etxean. EFE
Jose Maria Ruiz-Mateos enpresaburua, bere etxean. EFE
Jose Maria Ruiz-Mateos enpresaburua, bere etxean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

María Pascual Palmako epaileak Jose Maria Ruiz-Mateos enpresaburua atxilotzeko agindua eman du berriz, joan den ostegunean, hirugarrenez, epaitegira ez joatea erabaki ostean.

Bi aldeei gaur jakinarazi die epaileak berehala epaitegira joateko agindua.

Ruiz-Mateos joan den asteazkenean atxilotu zuten jada, eta, egun osoa Pozueloko (Madril) polizia etxean pasatu ostean, gauean aske utzi zuten, "arrazoi humanitarioak" zirela eta, hurrengo egunean epaitegira joateko betebeharra ezarrita. Hala ere, Nueva Rumasa taldearen sortzaileak ez joatea erabaki zuen berriro.

Atzo bertan espetxean sartzeko eskaera egin zuen enpresa-gizonak "behin betiko epaiketa egiteko".

Auziko epaileak Balear Uharteetako hotel baten salmentan iruzur egin zuen ala ez argitu nahi du.

Hiru aldiz deitu dute inputatu gisa deklaratzera joateko Palmako epaitegira, ekainaren 20an, uztailaren 27an eta abuztuaren 23an, baina ez da inoiz bertan azaldu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea