Gizartea -
Bilboko Aste Nagusia 2012
Suak Marijaia erre eta Aste Nagusiaren amaiera ekarri du
Virginia Berasategi pregoilaria eta Nerea Orizaola txupinera ere Marijaiaren ondoan izan dira, bilbotar, bisitari eta konpartsetako kideekin batera.
Erredakzioa
Etenik gabeko bederatzi egunen ostean, Marijaiak su hartu du, 2012ko Aste Nagusiari amaiera emanda. Jaietako erregina ibaiadarretik jaitsi da, Deustuko 28 arraunlariz betetako bi traineru lagun zituela. Arraunlari guztiak zuriz jantzita zihoazen.
Virginia Berasategi pregoilaria eta Nerea Orizaola txupinera ere Marijaiaren ondoan izan dira, bilbotar, bisitari eta konpartsetako kideekin batera. Berasategi eta Orizaola izan dira, hain zuzen, Marijaiari sua emateko arduradunak.
Beste behingoz, ibaiadarra izan da Aste Nagusiari agur esateko ekitaldia hartu duena.
Agur, Marijaia!
Sugarrek Marijaia hartu eta erre dute "Agur, Marijaia" kantaren soinuak inguratuta. Kanta Shanti Basauri euskal musikariak egin zuen, Julen Gabiriaren letrarekin, eta Oreka TX-en, Amaia Zubiriaren, Txuma Murugarrenen eta Sorkunen parte-hartzearekin.