Gizartea -
Segurtasuna, kolokan
Garoñako zentralaren ontziak ez du belgikarrarekin 'zerikusirik'
Belgikako zentral nuklear baten ontziak "akatsak" dituen ari dira ikertzen baina Garoñako arduradunek diotenez, materialei eta lan sistemari dagokionez, Burgosekoa "desberdina" da.
Erredakzioa
Elias Fernandez Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren bozeramaileak jakitera eman duenez, Burgoseko zentraleko ontziak ez du orain ikertzen ari diren belgikarrarekin "zerikusirik".
Belgikako zentral nuklear baten ontziak "akatsak" dituen ari dira ikertzen, baina EFE albiste-agentziari egindako adierazpenetan Fernandezek azaldu duenez, materialei eta lan sistemari dagokionez, Burgosekoa "desberdina" da eta egoerak ezin dira alderatu.
Fernandezek adierazi duenez, fabrikatzaile berberak ekoiztu ditu Doeleko (Belgika) eta Burgoseko ontziak baina "desberdinak" dira, belgikarrak presiopeko ura erabiltzen du, eta Burgoseko ontziak, berriz, irakite prozesuaren bitartez funtzionatzen du.
Egin beharreko aldizkako azterketak egin dizkiote Burgoseko zentralari eta horrek nazioarte mailako segurtasun irizpide guztiak betetzen dituela bermatzen du, Fernandezen esanetan.