Gizartea -
Bilduren erabakiaren ostean
PSE eta PP, Donostian zezenketak egiten jarraitzearen alde
EAJk Donostian zezenketek duten eragin ekonomikoa aztertzeko apustua egin du.
Erredakzioa
PSEk eta PPk Donostian zezenketek jarraitzearen alde egin dute, Bilduren Gobernuak kentzeko asmoa iragarri arren. EAJk Donostian zezenketek duten eragin ekonomikoa aztertzeko eskaria egin du.
Alderdiek Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak astelehen honetan iragarritako adierazpenaren inguruko iritziak eman dituzte.
Enrique Ramos PSE-EEko zinegotziak zezenketak "Donostiako Aste Nagusian mantentzearen" alde egin du, eta alkateari "ez kentzea" eta "ez debekatzea" eskatu dio, enpresaren batek zezenketak antolatzea eta horren gastuak bere gain hartzea erabakitzen badu, hori egin ahal izateko.
Ramon Gomez PPko bozeramaileak esan du bere alderdiak "borrokatu" egingo duela aurtengo Donostiako Aste Nagusia ez dadin izan zezenketak dituen azkenekoa, "zaleengatik, eta hiriarentzako eragile ekonomikoa eta turistikoa delako".
Azkenik, Aitziber San Roman EAJko bozeramaileak azaldu duenez, gai honi buruz "errealitate ekonomikoa" bezala hitz egin behar da, eta, enpresa batekin hitzarmena amaituta, "hiriari zer komeni zaion" aztertu beharra dago.
Oposizioko hiru alderdiek euren botoak batuz gero, osoko bilkurak Bilduk gutxiengoan zuzentzen duen Udalari zezenketak mantentzea eska diezaioke.