Gizartea -

11 eta 18 urte bitartekoak

Ikasleen % 88k antisorgailuak erabiltzen dituzte sexu-harremanetan

Gazte gehienek 13 urterekin probatzen dute alkohola eta erretzen dute zigarro bat lehen aldiz.

Ikasle gehienek kondoia erabiltzen dute.
Ikasle gehienek kondoia erabiltzen dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian, ikasle gehienek antisorgailuak erabiltzen dituzte sexu-harremanetan (% 87,9), oraindik % 12,1ek babesik gabe egiten dute, eta % 11,7 atzera martxa egiten dute. Preserbatiboa da erabiliena (% 74), eta %13,2k pilula erabiltzen dute. Ikastetxe publikoetako ikasleek kondoia gehiago erabiltzen dute (% 75,6) ikastetxe pribatuetakoek baino; ikastetxe pribatuetakoek, berriz, pilula gehiago hartzen dituzte (% 13,9), publikoetakoek baino (% 12,9).

“Osasuna eta nerabeen garapena” aztertzeko ikerketa Sevillako Unibertsitateak egin du, 11 eta 18 urte bitarteko 11.230 neraberi galdetuta.

Ikerketa horren emaitzen arabera, sexuari dagokionez ere aldea dago ikastetxe publiko eta pribatuen artean. Publikoetakoek zertxobait geroago hasten dituzte sexu-harremanak. Gehienek 14 eta 15 urte bitartean galtzen dute birjintasuna.

Alkohola eta drogak

Osasun Ministerioak finantzatutako ikerketak lehen aldiz drogak noiz kontsumitu dituzten ere jasotzen du.

Hala, nerabeen % 33,4k aitortu du noizbait erre izan dutela, eta lehenengo zigarroa 13 urterekin erre dutela adierazi dute. Alkohola ere, adin horrekin probatu dute.

Gazteen % 59,1ek gutxienez behin probatu dute alkohola, eta ikastetxe pribatuetakoek publikoetakoek baino gehiago probatu dute. Ikasleen % 95ek, baina, ez dute diseinuzko drogarik probatu.

Borroka fisikoak

“Lesioak eta Biolentzia” izeneko atalean jasotakoaren arabera, berriz, galdetutako gazteen % 66,8k esan du azken hamabi hilabeteetan ez dutela borrokarik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea