Gizartea -
Kanarietako sutea
Cañetek suteen aurkako neurriak nahikoak diren ebaluatzea eskatu du
Ingurumen ministroak bere departamentuaren kudeaketa defendatu du, eta PSOEk hala eskatuta ez duela Parlamentuan agertzeko eragozpenik azaldu du.
Erredakzioa
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroak Kanariar Uharteetako Gobernuari suteen aurkako borrokan martxan jarri dituen neurriak nahikoak diren ebaluatzea eskatu dio, eta Gobernuak aurre hartu ziola azaldu du Gomerako sutea itzaltzeko.
Arias Cañetek bere departamentuaren kudeaketa defendatu du, eta PSOEk hala eskatuta ez duela Parlamentuan agertzeko eragozpenik azaldu du hori azaltzeko, baina errefuzatu egin ditu oposizioko alderdiak egindako kritikak.
Aurtengo udako kanpaina oso gogorra izaten ari dela nabarmendu du tenperatura altuengatik eta haizeagatik. Ministroak Gomerako sutea piztu zenean Gobernuaren kudeaketa zein izan zen azaldu du zehatz mehatz.
Aris Cañetek azaldu duenez, departamentuaren asmoa legearen pisua nahita piztutako sutearen "arduraunen gain erortzea da". "Ohiko epaile batek zigorrak ezartzea nahi dugu, ez epaimahai baten bitartez" nabarmendu du.