Gizartea -

Sutea

Gomerako suteak kontrolik gabe jarraitzen du 8 egunen ostean

Bestalde, larunbatean Guadalajarako Cabaceños Parke Nazionalean eta Ucedan hasitako bi suteen alerta 1 mailara jaitsi dute.

Gomerako sutea suela zortzi egun hasi zen. Efe.
Suteak | Gomerako suteak kontrolik gabe jarraitzen du
Gomerak sutan jarraitzen du

00:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gomerako sutearen hiru eremuek sutan jarraitzen dute, eta, dagoeneko, 3.633 hektarea erre dituzte, horietatik ia 800 Garajonay Parke Naturalekoak. Erreskate taldeen arabera, datozen orduetan ere ezin izango dute sua kontrolatu.

"Muturreko" eguraldia ere ez da sua itzaltzen laguntzen ari, tenperatuta altuaz gain landaredia oso lehor dago, hezetasun maila oso baxua da eta haizea boladaka jotzen ari da, Casimiro Curbelo Gomerako Kabildoko presidentearen arabera.

Curbelok Nekazaritza Ministerioari ur-hegazkin bat eskatzeko esan dio Kanarietako Gobernuari. Ur-hegazkina gauen bertan iritsiko da Larrialdiak Koordinatzeko Zentrora.

Hildako bat eta 3 zauritu, Alacanten

Alacanteko La Torres de les Maçanes herriko sutean, aldiz, pertsona bat hil da, Serafin Castellano, Gobernuko kontseilariak aditzera emandakoaren arabera. Hala ere, Castellanok ez du argitu hildakoa suhiltzailea ala brigadista den, familiakoekin hitz egin arte.

Kazetariei egindako adierazpenetan, beste hiru pertsona zauritu direla gaineratu du; bat, Alcoyko ospitalean dago, eta beste biak, Alacantekoan.

Guadalajarak alerta jaitsi du

Larunbat arratsaldean Guadalajarako Cabañeros Parkean eta Ucedan hasitako suteen alerta 1 mailara jaitsi dute, Gaztela Mantxako Suteen Larrialdietako Plan Bereziko bozeramaileek aditzera eman dutenez.

Horri esker, baliteke Larrialdietako Armadako Unitateak (UME) itzaltze lanetan laguntzeari uztea. Larunbatetik itzaltzen lanetan aritu dira alerta 2 mailara igo zutenean.

Ourense, arrisku barik

Galiziako Gobernuak suteen prebentziorako lehen mailako alerta kendu du. Sua ostiral eguerdian hasi zen O Barco de Valdeorras herrian, Santigoson.

Gobernuaren hitzetan, alerta jaitsi egin dute "herritarrentzako arriskurik ez dagoela eta sutea kontrolatuta dagoela ikusita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea