Gizartea -
Osasun sistema
Paperik gabeko gaixo kronikoen kostua, jatorrizko herriaren esku
Espainiako osasun sistema zerbitzuaren zuzendariak, Agustin Riverok ez du zehaztu nola egingo duten kobraketa baina beste herrialdeetan normaltasunez egiten dutela dio.
Erredakzioa
Riveroren esanetan, egoera hau bera pairatzen dute atzerrira joaten diren espainiarrek eta dio, norberak ordaindu ezean, gure gizarte segurantzaren esku geratzen dela zerbitzuaren kostua.
Agustin Riveroren esanetan, hitzarmen asko daude beste herrialdeekiko aldebiko kolaborazioetan. Halere, gaineratu du medikuak erabakiko duela larrialdi kasua den edo ez eta horren arabera erabakiko dela gaixoa artatzea.
Riveroren ustez, medikuek bakarrik hartu dezakete erabaki hau, profesionalek bakarrik jakin dezaketelako zehatz eta segurtasunarekin nolako arriskua izan dezakeen gaixoak behar duen botika jasotzen ez badu. Hala izan ezean, gaixotasun kronikoak okerrera egin dezakeela baieztatu du.
Halere, Riverok ez du zehaztu kobraketa sistema nola kudeatuko duten, bere iritziz, kasuak banaka aztertu beharko direlako.